ANTARTIKAKO LOREA haurrei eta familiari zuzendutako antzerki proposamen da. Ingurugiroarekiko jarrera ezkorrek eta arduragabeek atzera bueltarik gabeko kaos ekologiko batera eraman gaitzaketela erakutsi nahi du antzezlan honek.

 

Komedia honetan akzioa, abentura, drama, zientzia-fikzioa, abestiak eta umorea, noski tartekatzen dira.

 

 

 

 

SINOPSIA
 

Klaus abenturazale gaztea da. Mundu osoan zehar bidaiatzen ibili eta gero etxera buelta egitea erbaki du. Gure planetan bakarra den oparia ekarriko dio Albert jaunari, bere aitari: Antartikako Lorea. Baina Klausek ez luke sekula imanjinatuko bere aita boteretsua eta arduragabea zertan ari den.

 

Albert jaunak Z Makina martxan jarri nahi du Antartikako Lorea erabiliz. Makina beldurgarri hau ingurugiroarekin suntsitzailea da guztiz, uraren neurrigabeko erabilera egiten duelarik. Tramankulu tamalgarri honen ekoizpen basatia aurrera eramanez gero gure planetan geratzen den ur apurra guztiz erabilgaitz geratuko litzateke.

 

Orduan, Klausek Winston zintzilliariarekin batera aitari zertan ari den erakutsi nahi izango diote, eta, batez ere, etorkizunerako Z Makinaren ondorio latzak zeintzuk izan daitezkeen ikusi erazi nahi izango diote.

 

Posiblea otea da urik gabeko bizitzan? Lortuko ote dute, orduan, Albert jaunak eta bere aldekoek Z makina martxan jartzea?

 

 
ESTRENALDIA: MEATZARI ARETOA. MUSKIZ (10/02/21)
 

 

 

ANTARTIKAKO LOREA

 

Egilea eta Zuzendaria:

GALDER PEREZ

 

Jokalariak:

IÑAKI URRUTIA - ALFONSO DÍEZ - GORKA MÍNGUEZ - IMANOL RODRÍGUEZ - MITXEL SANTAMARINA

 

Musika: RAFA RUEDA

Eskenografia: GORKA MÍNGUEZ

Koreografía: MAITANE ZALDUEGI

Marrazkiak: KOTE CAMACHO

Atrezzoa: GORKI y ASIERITO

Jantziak: ALBA RODRÍGUEZ

Teknikaria: ARANTZA HEREDIA / ANDONI MENDIZABAL

Produkzioa eta banaketa: ERRE PRODUKZIOAK

 

 

ERRE & ARTEKA & MASKARADA
C/ Simón Bolivar 18
48920 Portugalete
Tel: 659131291