Egilea: UNAI IZQUIERDO

 

Zuzendaritza: GETARI ETXEGARAI

 

Antzezleak: GETARI ETXEGARAI, UNAI IZQUIERDO, GEMMA MARTÍNEZ, ARNATZ PUERTAS ETA JOSE ANTONIO NIELFA "LA OTXOA"

 

Ekoizpena: ERRE PRODUKZIOAK & BBK ARETOA

 

Estranaldia: BBK ARETOA

 

 

 

 

Bilbo, 2023. La Otxoak erretiroa hartuko du eta eszenatokietatik jaitsiko da. Horixe da bere nahia, baina zerbaitek eragotzi egingo dio peluka behin betiko zintzilikatzea. Jose Antonioren bizitaren parte izan diren pertsonai guztiek berriz antzeztuko dute gaubela honetan. Familia, maitaleak, lagunak eta etsaiak itzuli egingo dira bere biografiaren pasarterik aipagarrienak gogoratzeko. Lau aktorek haren bizitzaren errepaso bat egingo dute eszena gainean, La Otxoak berak bere ibilbidea markatu duten kantuak errepasatzen dituen bitartean, agertokiei azken agurra eman aurretik. Arazoa da La Otxoa ez dela azken show horretara iritsiko. 

 

Lortuko dute azkenean protagonista aurkitzea azken agur hori ematera iritsi dadin? Orain bere esku dago, mirestua edo julatua?

 

 

 Bilboko harrotasun guztien kantaria,

peluka eta takoidun poeta,

lentejueladun juglarea,

zintzotasunaren pregoilaria eta gaueko erregina.

1979an askatu zuen bere burua Bilboko jai batzuetan,

beste askoren zapalkuntza arinduz.

Izenez Jose Antonio,

abizenez, La Otxoa.

 

 

ERRE & ARTEKA & MASKARADA
C/ Simón Bolivar 18
48920 Portugalete
Tel: 659131291