 |
BERTSO PRESOAK, Miguel Hernándezen poesia lanari eskaintzen zaion omenaldia da, bere Jaiotzaren Ehungarren urteurrenean (2010). Miguel Hernández berak preso emandako urteetan idatzi zituen gutunetan oinarrituz, bere bizitzaren gainbegiraketa egiten da, idazlearen poema esanguratsuenen bitartez. Eszenatokiaren gainean 20 pertsona biltzen dituen diziplina anitzeko ikuskizuna, MIGUEL HERNÁNDEZ-en irudiaren inguruan zuzeneko poesia, antzezpena eta ikus-entzunezkoak bilduz.
|
"Ilunpean desagertu zen Miguel Hernández gogoraraztea, eta argiz beterik gogoratzea, maitasunezko betebeharra da. Ez da egongo Orihuelako gazte handi hura bezain poeta eskuzabal eta argi asko. Bere omenezko estatua ikusiko dugu egunen batean lo dagoen bere lurraren laranjondoen artean. Miguelek ez zuen Hegoaldeko argi zenitala, Andaluziako poeta zuzenek bezala, lurreko argia baizik, harriz beteriko goizeko argia, esnatzen ari den abaraskaren argi sendoa. Urrea bezain gogorra, odola bezain bizia zen materia horrekin idatzi zuen bere poesia iraunkorra. Eta hori izan zen Espainiako une hark itzaletara eraman zuen gizona! Orain eta beti dagokigu bere heriotzazko kartzelatik ateratzea, bere ausardiarekin eta nekaldiarekin argitzea, bihotz erabat garbiaren eredu gisa erakustea! Argia ematea! Oroitzapenez ematea, argitasun multzoetan, argiaren ezpatarekin armaturik gauean erori zen lurreko aintzaren goiaingeru gisa ager dadin!"
|

|
ESTRENALDIA: BARAKALDO ANTZOKIA (09/10/30)

|

|

|

|
egilea:
MIGUEL HERNÁNDEZ
|
jokulariak:
GORKA MÍNGUEZ - IÑAKI URRUTIA
|
gitarra: JUAN PÉREZ MENA percusión: ANDONI RODRÍGUEZ PARDO bajo electrico: JUAN CARLOS RUIZ
|
coro: KANTARTE:
MIREIA GONZÁLEZ, JOSUNE CASTILLO, LETICIA PARDO, BEGONA GOROSTIAGA, SONIA CARPINTERO, MARÍA DONAIRE, JUDI ALEXANDRA SANTOS, ESTIBALIZ SANCHEZ, EVA POZO, JAVIER MONTESINOS, JAVIER MURO, ALBERTO GARCIA, ARKAITZ LEKUNBERRI
dirección coro: ENDIKA MORENO
|
audiovisuales: KOTE CAMACHO música: FERNANDO VELÁZQUEZ escenografía: GORKA MÍNGUEZ
|
iluminación: ARANTZA HEREDIA sonido: NICK BURGE
|
dirección: IÑAKI URRUTIA
|
|
 |
|
|
|