Langabezian dauden bost aktorek arima eta bihotza ez ezik, larrua, gibela eta pankrea ere utziko dituzte taula gainean.

 

Euskal Herriko ikuslegoa galbideko zuloetan dibertitzea dute helburu, dagokien sarrera ordaindu eta gero, jakina.

 

Aktore talde honek horrela definitzen du bere burua: sofista, judua, mormoia, perasta, masoia, antisemita, kaukasiarra eta oso fina.

 

Yoghurina Borova dragqueen nazia, Galder Perez aktore burusoila, Lander Otaola nerabe dekadentea, Loli Astoreka ospe handiko izar alkoholikoa eta Mikel Losada adimen urriko aktore atzeratua.

 

Sekula Bai kabaretak bizitza ahoz aho dabilen okatzar hutsa dela ahaztea du helburu.

 

 

 

BERRIA EGUNKARIA
 
 
 
2011-02-19
Kritika
Euskalakarion festa
Agus Perez
Antzerkia

'Sekula bai!'

Zuzendaritza: Itziar Lazkano. Koreografia: Maitane Zalduegi. Antzezleak: Lander Otaola, Galder Perez, Loli Astoreka, Eduardo Gabiña, Mikel Losada. Lekua: Bilboko Alondegia. Eguna: Otsailak 17.

Hasi da Korrika kulturala, non eta Bilboko zabalgunean, bertako Alondegiko auditorioan eta, agindu bezala, «benetako jazoeretan oinarritutako ikuskizun satiriko irrazionala» aurkeztu dute, aretoa betetzen zuten euskalakarien gozamenerako.

Eszenatokian inor agertu aurreko keinu bidezko txantxa txikiekin argi geratu da emanaldia indar handikoa eta ondo neurtuta izango zela. Izan ere, hasierako uneetatik bertatik igarri da proposamena sormenaren indarrean eta aktoreen ekinean oinarrituko zela, eta horrela izan da saio osoan zehar, ikusleen konplizitatearekin eta lan-taldeko kide guztien ahalegin koordinatuari esker.

Emanaldian zehar ez dira falta izan euskal kanta edo kantari ezagun batzuei egindako erreferentziak eta, era berean, film famatu batzuetako eszenak baliatu dituzte gure egoera sozio/politikoaren gaineko satira egiteko. Nik, ordea, kabaret kutsu handiagoa espero nuen, beharbada beraiek ere aipatu dutelako kabaret izaera aurkezpenean. Sekula bai!, ostera, kabareta baino gehiago esketx sorta aberatsa da, baina badauzka betiko kabaretaren elementu batzuk, hala nola Yoghurina Borova bezalako pertsonaia baten sexu-anbiguotasuna, ikusleekiko harreman zuzena eta edozein gai aztertzerakoan erakutsi duten espiritu zirikatzailea.

Behin esketxen segidan sartuta, baserri giroko pasartea errazegia eta askotan ikusia iruditu zait, baina hori kenduta, gainontzeko guztietan irudimena, bizitasuna eta errealizazio ona izan dira nagusi. Eta merezimendu handikoa da, zeren eta, beren presentzia eszeniko, antzezpen eta talde-koordinazioari esker, ahal zen gehiena eman dute ahalik eta elementu gutxien erabilita. Zuzendaritza lan onaz aparte, nabarmena izan da lan koreografikoa, eta ez bakarrik izan diren zati dantzatu laburretan, baizik eta antzezleen keinu-zehaztasunean eta gorputz-energian, alderdi horrek asko lagundu duelako lanaren erritmoan eta bizkortasunean.

 

 

ESTRENALDIA: ALHONDIGA. BILBAO (17/02/11)

 

 

FITXA ARTISTIKOA

 

Aktoreak:

LOLI ASTOREKA - EDUARDO GABIÑA - MIKEL LOSADA - LANDER OTAOLA - GALDER PEREZ

 

Zuzendaria: ITZIAR LAZKANO

Testuak: MIKEL LOSADA - LANDER OTAOLA - GALDER PEREZ

Koreografia: MAITANE ZALDUEGI

Jantziak & atrezzoa: LINTXIN JUNZAN

Espazioa: GORKA MÍNGUEZ

Argiak: FA

Argazkiak: GONTZAL GUTIERREZ

Soinu txokoa: LORD FUFU & TOLITO MATEO

 

Off ahotsa: ITZIAR LAZKANO - ANE ZABALA

Estudioa: HODEIA ZARATATEGIA

Ekoizpen bulegoa: ERRE PRODUKZIOAK

 

 

 

 

 

ERRE & ARTEKA & MASKARADA
C/ Simón Bolivar 18
48920 Portugalete
Tel: 659131291