Sofako eztabaidek zentratzen dute bikote barruko gerra. Baina, agian, gerra egiteko modu hori maitasuna egiteko modu bat da. Sofa etxeko borroka luzeen eta azkarren erdigunea da. Bertan islatzen diren arazoak (telebistaren agintea nork duen, bietako zeinek ateratzen duen zaborra edo nork berritzen duen komuneko papera) ez dira handiak, txikiak baizik, ezaugarri eta mania ezberdinetatik sortzen diren txinpartak dira. Denak dira gauza bera, beste batekin bizitzeak berarekin dakarren eztabaida handia, gatazka handia.
Aurkezten dugun bikotea bikote guztiek, baita ondoen konpontzen direnek ere, eztabaidatzen dutela erakusten duen adibiderik onena da. Baina ez da ikuspegi tamalgarria. Akats horietako batzuez eginda gaude eta hemen handiagotu egiten ditugu.
Hemen, “Sofako gerran”, ez dago galdera transzendentalentzako lekurik, premiazko arazoak inposatzen zaizkigulako, hain hutsalak direnez, zoriontsua edo gutxienez lasaia izango zela hitzematen zuen elkarbizitza mingostu dezaketen horiek.
Azken batean, egunerokoak eragiten dituen barre algaretarako gonbita da, gehiegi dakien sofa baten bidez.
|